Makinetis
Lehen hezkuntzako etorkizuneko irakasleak
domingo, 30 de noviembre de 2014
GURASOEKIN BERE SEMEAREN INGURUKO TUTORETZA - DONGOU LH 1.MAILA
Dongou Kataluniatik etorri den ume bat da. Bere gurasoak atzerritarrak dira eta ez dakite euskaraz. Umeak ez daki euskaraz aritzen eta gainera, oso bihurria da. Klasera heltzean beste umeak aztoratzen ditu.
Klasean ez dago geldi, denbora guztian eserlekutik altxatzen da eta besteen gauzak hartzen ditu errespeturik gabe.
Gero eta hobeto aritzen da klasean eta bere euskara maila hobetzen doa; hala eta guztiz ere, tutore moduan, ikastetxeko orientatzailearekin batera bere gurasoekin tutoretza bat egitea erabaki dut.
Aranbizkarra eskolako guraso bilera - LH 1.maila
Aranbizkarra ikastolako guraso bilera urte honetan ikastetxeak dituen helburuak eta arauak gurasoei transmititzeko helburuarekin burutu da. Bertan ikastetxeko zerbitzuetaz ere hitz egin da, batez ere autobus eta jantoki zerbitzuei buruz. Gurasoei haien seme-alabek izango dituzten irteeren inguruan ere hitz egin zaie, urte honetan ikasleak Mirandaolara, sendavivara eta Zugarramurdira eramateko intentzioa dugula ere esan zaie.
Bilerari amaiera emateko, Aranbizkarrako ikasleen gurasoei beken inguruan eman zaie informazioa ahal izanez gero diru laguntzak jaso ditzaten.
miércoles, 29 de octubre de 2014
Mapa konzeptualaren azalpena
Mapa Kontzeptualaren azalpena
1) Lehenik eta behin hezkuntza arloaren inguruan aritu gara, hezkuntza sistemaren eraginari buruz, klaseak emateko erari buruz,, hezkuntza lan mundurako pertsonak eraikitzeko tresna dela, umeak kontrolatu eta hezitzeko metodoak, euskera bultzatzeko metodo desberdinak, bai etabeste hainbat gauzei buruz hezkuntza arloarekin zerikusia dutenak. Eta guzti hau, hezkuntza egoki bat izateko baliagarriak direla uste dugu, hori dela eta idea garrantzitsuak direla uste dugu.2)Politikak gaur egungo hezkuntza sistemarekin lotura zuzena duenez, gure bigarren ideia garrantzitsu bezala hartu dugu, bertan honen eragina hezkuntza sisteman eta klase sozialen arteko desberdintasuna bai aukerarengatik, bai baliabideengatik, bai eta lanpostuak lortzeko moduarengatik.
3)Hirugarrenik, aldaketa asko gertatu direnez lehenagoko hezkuntza sistematik gaur egungo hezkuntza sistemara, aldaketa horiek aipatzea garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, hainbat aldaketa garrantzitsu aipatu ditugu: Ikasleen jarrera aldaketa, klaseak emateko metodoaren aldaketa, irakaslearen autoritatearen galera, bai eta teknologia berrien ekarpena hezkuntzan gaur egun.
4) Azkenik, beste hainbat atal garrantzitsu aipatzen zirela uste dugu, hori dela eta beste atal garrantzitsuen lehioa ideki dugu, bertan gurasoek sor ditzazketen aldaketa eta hainbat egoera zailetatik ateratzea.
domingo, 26 de octubre de 2014
BALORE-HEZKUNTZA
Hezkuntzan balore egokien transmizioa ezinbestekoa dela uste dugu, horren ondorioz, gai honen inguruan ikerketa batzuk egin ditugu. Benetan beharrezkoak diren baloreak transmititzea umeentzako nahiz irakasleentzako derrigorrezkoa da. Beraz, horrela planteatu dugu gai hau:
-Klase honetan irakasleek parte hartuko dute, ez kanpoko pertsonek, eta horrela haiek ere benetan beharrezkoak diren baloreez konturatuko dira.
- ZER DA?
-Klase honetan irakasleek parte hartuko dute, ez kanpoko pertsonek, eta horrela haiek ere benetan beharrezkoak diren baloreez konturatuko dira.
- ZERTARAKO?
-Umeek eskolan transmititzen diren baloreez gain eguneroko bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak zein diren jakiteko.
-Irakasleek balore batzuen garrantziaz ohar daitezen.
-Bizitza errealean beharrezkoak eta baliagarriak diren baloreak transmititzeko.
- NON?
-Ikasgeletan batez ere
-Eskolaz kanpoko ekintzetan.
- NOIZ?
-Batez ere, klase orduetan.
-Baina baita ere, patio orduetan, eskolatik kanpo eta bizitzako ekintza guztietan balore egokien transmisioa ezinbestekoa da
- NOLA?
-Ume guztiak berdin tratatzen.
-Bideoak eta argazkiak erakutsiz.
-Irakasleekin batera ekintza ezberdinak burutuz, non errespetua, partaidetza, elkarri laguntzea eta horrelako baloreak lantzen diren.
- ZERGATIK?
-Umeen arteko harremanak hobetzeko.
-Eguneroko bizitzan arazorik ez izateko.
-Etorkizunean persona onak izateaz gain, umeek sozializatzean erraztasun handiagoa izateko.
lunes, 20 de octubre de 2014
domingo, 12 de octubre de 2014
Hezkuntza eta kirola (atletismo eta futbola)
Hezkuntza eta Kirola (atletismo eta futbola)
Kirola eta hezkuntza, nahiz eta oso ikuspuntu desberdinak izan, batak umeak
etorkizunerako formatzeko helburua duelako, eta besteak pertsonen osasuna
hobetzen duelako, aktibitate fisikoak eginez, lotura estua dute elkarren artean.
Guk txikitatik kirola praktikatu izan dugu, eta gure entrenatzaileen bidez,
eskolaren bidez eta gure familiaren bidez, kirola nola praktikatu erakutsi
digute. Balore konkretu batzuk transmititu nahirik. Lehengo urtean, guri
entrenatzaile izatea tokatu zitzaigun. Baina hori baino lehenago ere, haurrekin
kirola praktikatu izan dugu. Edozein momentutan, kalean, lagun baten
haurrarekin, zure gurasoen lagun baten semearekin … topatzean, segidan
beraiekin jolasten hasten gara, haurrak barnean daukan energia guztia
kanporatzeko, eta denbora dibertigarri bat zurekin pasatzeko. Guk txikitan egiten genuen antzera.
Orain kirol entrenatzaileak gara, atletismoan eta futbolean, eta 10
urteko haurrak entrenatzen ditugu. Hasieran entrenamendu eta partiduetan
elkarren arteko erlazioa handitu egiten da, balore batzuk transmititzen
dira, hala nola dibertsioa, entretenimendua, alaitasuna … Gainera bizitza
ezagutzeko baliagarria da, kirolaren bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen
direlako, toki ezberdinak, tresna ezberdinak. Horretaz gain haurraren
imajinazioa landu egiten da, eta garrantzitsuena, beste pertsonekin kirolaren
bitartez harremana estutu egiten da.Hau dena, guk bizitutakoarekin ikasi dugu,
eta hori transmititzen saiatu ginen.
Guri txikitan gertatzen zitzaigun eta edozein haurri gaur egun gertatzen
zaie, bai eta guk entrenatutako txikiei ere, kirola praktikatzean. Bertan modu
batean, errealitatea alde batera uzten dugu kirola praktikatzen ari garen
bitartean, disfrutatzen bakarrik zentratzen gara, eta taldean praktikatzen
diren kiroletan, laguntasuna, konpromisoa, eskuzabaltasuna … lantzen dira. Eta
orain konturatu gara heldutasunera iristerakoan ezaugarri horiek, baliogarriak
direla, umearen formakuntzarako balio garrantzitsuak baitira. Gainera,
lehiakortasuna ere landu egiten da, eta gaur egungo hezkuntzan, nahiz eta ideia
honekin ez oso konforme egon, lehiakortasuna garrantzitsua da, bai nahi dugun
karreran sartzeko, bai lana lortzeko orduan. Beraz kirola praktikatzearen
poderioz, balore guzti hauek ikasi genituen, eta gure helburua, balore horiek
berak transmititzea da.
Baina denbora pasa ahala, entrenamenduak aurrera joan ahala, partidak
galtzen hasten direnean … konturatu gara benetan kirolak ere alde txarrak
dituela, hau da, dena ez da erakusten diguten bezalakoa.. Adibidez, guk haurrei
entrenatzerakoan, beti taldeetan zegoen haur, potoloa edo “txarra” izaten dena,
irainak jasotzen dituena beste haurrengatik bere taldean ez dutelako
egotea nahi edo txarra delako soilik. Irainez gain batzuetan baztertze
soziala ere egiten diote, baita kasu estremoenetan kolpatu ere. Hori dela
eta, ume horrek urte baten inguruan taldea utzi egin zuen, gaizki pasatzen
zuelako kirola praktikatzen. Hori gerta ez dadin arau batzuk ezarri behar dira,
entrenatzaileak jokabide horiek galarazi behar ditu eta hezkuntza
oinarrizko balore batzuk erakutsi behar dira. Guk momentu horretan irainak galarazi egiten genituen,
baina hain gazteak izanda ez genuen egoera bere osotasunean kontrolatzen jakin,
haurrak batzuetan oso bihurriak direlako. Honetaz entrenatzaile garenean
konturatu gara, kirola beste ikuspuntu batetik hartzen hasi garenean.
Honetaz gain, kiroletan
tranpak, aurkariekiko irainak, kolpeak …. Askotan gertatzen dira, galtzen
joateagatik, frustrazioagatik, batzuetan aurkariak direlako bakarrik … Kirola
nahiz eta oso baketsua iruditu. Gaur egungo lehiakortasun maila asko handitu
delako, eta hori umeek ikustean, gauza berdina egiten dute, bere lagunekin eta
zaharragoak diren entrenatzaile, lagun, partidu … Askotan guk pertsona bat
haserretzean, futbolean partidatik ateratzen genuen, eta horrela ez jokatzeko
esaten genien. Baina beste taldekoek ikusita ez zutela beraien portaera
aldatzen, eta gureak zirela beti galtzen eta mina hartzen zutenak, azkenean
batzuetan hain onak ez izatea ere eskatzen genien, gaur egungo gizarte honetan
ausardiarekin jokatzen ez duenari jan egiten diotelako.
Gainera hau ez da bakarrik potoloa, txarra edo aurkaria izateagatik
gertatzen. Kasu askotan neskei ere kiroletan ez diete praktikatzen uzten, edo
utzi ezkero, garrantzi gutxieneko atalean jartzen diote, futbolean portaera
adibidez. Askotan ere neskak gaizki utzi nahi dituzte, parte hartzen utzi
ezkero iraintzen diete, edo nahiz eta taldean sartu ez diete aukerarik uzten
parte hartzeko. Hori kalean momentu askotan gertatzen zen, eta gure kasuan
atletismoan, korrika joaten zirenean mutilak beti abiadura bizkortu egiten
zuten neskak atzean utzi nahian, eta pesetan beti beraiek baino gehiago direla
erakutsi nahi dute, neskek pesa baxuagoak altxatzean eta ezin dutenean,
beraietaz barrezka eta burlaka hasten direlarik.
Baina kasu guzti hauekin kontu handia izan behar da, etorkizunerako umea
markatuta uzten dutelako, bai positiboki eta bai negatiboki. Beraien
formakuntzan, izateko eran, zelako lagunak dituzten, nola portatzen diren …
Asko aldatzen da, eta nahiz eta gure kasuetan gertatutako adibideak
denborarekin konpontzen joan diren eta azkenean denak ondo eraman diren,
hurbiletik bizitu genituen adibide askotan, iraindua, kolpatua …. Bakarrik
gelditzen da, ia lagunik gabe, edo bera baino txikiagoak diren lagun batzuekin
jolasten. Hau da bere adineko haur batek izan beharko lukeen bizitza baino bera
baino txikiagokoen bizitzara moldatzen dira, eta horrek geroago bere heldutasun
mailan, bai eta eskolan afektatu egiten da.
Kasu hauen bitartez, eta 10 urteko haurrak entrenatuz, konturatu gara garbi
geneuzkan gauzak, hala nola zein balio transmititu nahi genituen, nola
entrenatu nahi genituen, bai eta zein helbururekin entrenatu genituen … Askotan
aldatu egiten direla, beste ikuspuntu batetik ikusten dugunean eta honek
erakutsi digu, haurrekin pazientzia gehiago izan behar dugula, irainak, kolpeak
… saihestu behar ditugula eta lehiatu beharrean, haurrentzat garrantzitsuena
disfrutatzea dela, beraien adinean hori delako garrantzitsuena. Bestalde, hau
guztia jakinda, oraindik gogo gehiago dauzkagu haurrak entrenatzeko, oraingoan
gutxi gora behera bideratu ditzakegulako, eta oraingoan gure jokabideak , bai
eta haurrenak badakigulako nondik jotzen duten.
Amaitzeko, bideoa honetan
eskolaren eta kirolaren arteko loturen zergatiak era zabalago batean azaltzen
da, bai eta erakunde haundi baten ikuspegitik.
ESKOLAKO GORPUTZ HEZKUNTZA ORDUAK EZ DIRA NAHIKOAK
EGILEAK: Xabi Fajardo eta Sonia Cardeña
IRAKURLEA: Xabi Etxenike
IRAKURLEA: Xabi Etxenike
Umeek eskola ordu ugari dituzte, matematika, hizkuntzak, ingurune etab lantzen. Baina, umeak azkenean aspertu egiten dira, haiei gauza praktikoak egitea gustatzen zaielako. Gorputz hezkuntzako ordua heltzean ume gehienak poztu egiten dira, ikasgai horretan asko dibertitzen direlako. Hala eta guztiz ere, ordu horiek ez dira nahikoak, umeek kirola egitea ezinbestekoa delako eta batzuek ez dutelako eskolaz kanpoko kirol ekintzarik egiten.
Horregatik pentsatu dugu klaseak amaitutakoan ekintza batzuk prestatzea. Ekintza hauek guztiz hautazkoak izango dira eta nahi duten umeak joan daitezke. Jarduera hauetan gorputz hezkuntzan egiten diren moduko jolasak egingo ditugu (hala nola, lapurren eta polizien jolasa edo zapiarena). Baita ere, kirol batzuk praktikatuko dira, saskibaloia, futbola edo "volleyball" esaterako. Ekintza hauetan ez da “ona” edo ”txarra” izan behar, umeak ondo pasatzeko egingo baitira. Ume guztiak berdintasunez tratatuko dira eta ez da diskriminaziorik egongo. Horretaz ziur egon.
Hau guztia umeak entretenitzeaz gain, kirolaren praktika bultzatzeko egiten dugu, adin guztietan kirola egitea osasungarria baita.
Horregatik pentsatu dugu klaseak amaitutakoan ekintza batzuk prestatzea. Ekintza hauek guztiz hautazkoak izango dira eta nahi duten umeak joan daitezke. Jarduera hauetan gorputz hezkuntzan egiten diren moduko jolasak egingo ditugu (hala nola, lapurren eta polizien jolasa edo zapiarena). Baita ere, kirol batzuk praktikatuko dira, saskibaloia, futbola edo "volleyball" esaterako. Ekintza hauetan ez da “ona” edo ”txarra” izan behar, umeak ondo pasatzeko egingo baitira. Ume guztiak berdintasunez tratatuko dira eta ez da diskriminaziorik egongo. Horretaz ziur egon.
Hau guztia umeak entretenitzeaz gain, kirolaren praktika bultzatzeko egiten dugu, adin guztietan kirola egitea osasungarria baita.
Gai honen inguruan ikerketa batzuk egin ditugu eta umeekin egiteko jolas berriak ikasi ditugu; oso dinamikoak izateaz gain dibertigarriak direnak. Hainbat web orri bisitatu ditugu, hala nola hau . Orri honek primeran azaltzen ditu jolasak, jarduerako monitoreoi oso baliagarria izan dakigukeena.
Youtuben baita ere, kirol jolas desberdinen bideoak agertzen dira eta edozein jolasaren inguruan informa gaitezke. Adibide moduan hau jarriko dugu non abiadurarekin erlazionatutako talde jolasak ageri diren.
Hemendik aurrera, biok, gure herriko “multikirol” eta horrelako ekintzen antolaketaz enteratuko gara, haietan monitore gisa aurkezteko. Baita ere, etorkizunean horrelako ekintzak egitea proposatuko diogu praktiketan edo lanean gabiltzan eskolari, jarduera hauek zein garrantzitsuak diren modu askotan argudiatuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)