Hezkuntza eta Kirola (atletismo eta futbola)
Kirola eta hezkuntza, nahiz eta oso ikuspuntu desberdinak izan, batak umeak
etorkizunerako formatzeko helburua duelako, eta besteak pertsonen osasuna
hobetzen duelako, aktibitate fisikoak eginez, lotura estua dute elkarren artean.
Guk txikitatik kirola praktikatu izan dugu, eta gure entrenatzaileen bidez,
eskolaren bidez eta gure familiaren bidez, kirola nola praktikatu erakutsi
digute. Balore konkretu batzuk transmititu nahirik. Lehengo urtean, guri
entrenatzaile izatea tokatu zitzaigun. Baina hori baino lehenago ere, haurrekin
kirola praktikatu izan dugu. Edozein momentutan, kalean, lagun baten
haurrarekin, zure gurasoen lagun baten semearekin … topatzean, segidan
beraiekin jolasten hasten gara, haurrak barnean daukan energia guztia
kanporatzeko, eta denbora dibertigarri bat zurekin pasatzeko. Guk txikitan egiten genuen antzera.
Orain kirol entrenatzaileak gara, atletismoan eta futbolean, eta 10
urteko haurrak entrenatzen ditugu. Hasieran entrenamendu eta partiduetan
elkarren arteko erlazioa handitu egiten da, balore batzuk transmititzen
dira, hala nola dibertsioa, entretenimendua, alaitasuna … Gainera bizitza
ezagutzeko baliagarria da, kirolaren bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen
direlako, toki ezberdinak, tresna ezberdinak. Horretaz gain haurraren
imajinazioa landu egiten da, eta garrantzitsuena, beste pertsonekin kirolaren
bitartez harremana estutu egiten da.Hau dena, guk bizitutakoarekin ikasi dugu,
eta hori transmititzen saiatu ginen.
Guri txikitan gertatzen zitzaigun eta edozein haurri gaur egun gertatzen
zaie, bai eta guk entrenatutako txikiei ere, kirola praktikatzean. Bertan modu
batean, errealitatea alde batera uzten dugu kirola praktikatzen ari garen
bitartean, disfrutatzen bakarrik zentratzen gara, eta taldean praktikatzen
diren kiroletan, laguntasuna, konpromisoa, eskuzabaltasuna … lantzen dira. Eta
orain konturatu gara heldutasunera iristerakoan ezaugarri horiek, baliogarriak
direla, umearen formakuntzarako balio garrantzitsuak baitira. Gainera,
lehiakortasuna ere landu egiten da, eta gaur egungo hezkuntzan, nahiz eta ideia
honekin ez oso konforme egon, lehiakortasuna garrantzitsua da, bai nahi dugun
karreran sartzeko, bai lana lortzeko orduan. Beraz kirola praktikatzearen
poderioz, balore guzti hauek ikasi genituen, eta gure helburua, balore horiek
berak transmititzea da.
Baina denbora pasa ahala, entrenamenduak aurrera joan ahala, partidak
galtzen hasten direnean … konturatu gara benetan kirolak ere alde txarrak
dituela, hau da, dena ez da erakusten diguten bezalakoa.. Adibidez, guk haurrei
entrenatzerakoan, beti taldeetan zegoen haur, potoloa edo “txarra” izaten dena,
irainak jasotzen dituena beste haurrengatik bere taldean ez dutelako
egotea nahi edo txarra delako soilik. Irainez gain batzuetan baztertze
soziala ere egiten diote, baita kasu estremoenetan kolpatu ere. Hori dela
eta, ume horrek urte baten inguruan taldea utzi egin zuen, gaizki pasatzen
zuelako kirola praktikatzen. Hori gerta ez dadin arau batzuk ezarri behar dira,
entrenatzaileak jokabide horiek galarazi behar ditu eta hezkuntza
oinarrizko balore batzuk erakutsi behar dira. Guk momentu horretan irainak galarazi egiten genituen,
baina hain gazteak izanda ez genuen egoera bere osotasunean kontrolatzen jakin,
haurrak batzuetan oso bihurriak direlako. Honetaz entrenatzaile garenean
konturatu gara, kirola beste ikuspuntu batetik hartzen hasi garenean.
Honetaz gain, kiroletan
tranpak, aurkariekiko irainak, kolpeak …. Askotan gertatzen dira, galtzen
joateagatik, frustrazioagatik, batzuetan aurkariak direlako bakarrik … Kirola
nahiz eta oso baketsua iruditu. Gaur egungo lehiakortasun maila asko handitu
delako, eta hori umeek ikustean, gauza berdina egiten dute, bere lagunekin eta
zaharragoak diren entrenatzaile, lagun, partidu … Askotan guk pertsona bat
haserretzean, futbolean partidatik ateratzen genuen, eta horrela ez jokatzeko
esaten genien. Baina beste taldekoek ikusita ez zutela beraien portaera
aldatzen, eta gureak zirela beti galtzen eta mina hartzen zutenak, azkenean
batzuetan hain onak ez izatea ere eskatzen genien, gaur egungo gizarte honetan
ausardiarekin jokatzen ez duenari jan egiten diotelako.
Gainera hau ez da bakarrik potoloa, txarra edo aurkaria izateagatik
gertatzen. Kasu askotan neskei ere kiroletan ez diete praktikatzen uzten, edo
utzi ezkero, garrantzi gutxieneko atalean jartzen diote, futbolean portaera
adibidez. Askotan ere neskak gaizki utzi nahi dituzte, parte hartzen utzi
ezkero iraintzen diete, edo nahiz eta taldean sartu ez diete aukerarik uzten
parte hartzeko. Hori kalean momentu askotan gertatzen zen, eta gure kasuan
atletismoan, korrika joaten zirenean mutilak beti abiadura bizkortu egiten
zuten neskak atzean utzi nahian, eta pesetan beti beraiek baino gehiago direla
erakutsi nahi dute, neskek pesa baxuagoak altxatzean eta ezin dutenean,
beraietaz barrezka eta burlaka hasten direlarik.
Baina kasu guzti hauekin kontu handia izan behar da, etorkizunerako umea
markatuta uzten dutelako, bai positiboki eta bai negatiboki. Beraien
formakuntzan, izateko eran, zelako lagunak dituzten, nola portatzen diren …
Asko aldatzen da, eta nahiz eta gure kasuetan gertatutako adibideak
denborarekin konpontzen joan diren eta azkenean denak ondo eraman diren,
hurbiletik bizitu genituen adibide askotan, iraindua, kolpatua …. Bakarrik
gelditzen da, ia lagunik gabe, edo bera baino txikiagoak diren lagun batzuekin
jolasten. Hau da bere adineko haur batek izan beharko lukeen bizitza baino bera
baino txikiagokoen bizitzara moldatzen dira, eta horrek geroago bere heldutasun
mailan, bai eta eskolan afektatu egiten da.
Kasu hauen bitartez, eta 10 urteko haurrak entrenatuz, konturatu gara garbi
geneuzkan gauzak, hala nola zein balio transmititu nahi genituen, nola
entrenatu nahi genituen, bai eta zein helbururekin entrenatu genituen … Askotan
aldatu egiten direla, beste ikuspuntu batetik ikusten dugunean eta honek
erakutsi digu, haurrekin pazientzia gehiago izan behar dugula, irainak, kolpeak
… saihestu behar ditugula eta lehiatu beharrean, haurrentzat garrantzitsuena
disfrutatzea dela, beraien adinean hori delako garrantzitsuena. Bestalde, hau
guztia jakinda, oraindik gogo gehiago dauzkagu haurrak entrenatzeko, oraingoan
gutxi gora behera bideratu ditzakegulako, eta oraingoan gure jokabideak , bai
eta haurrenak badakigulako nondik jotzen duten.
Amaitzeko, bideoa honetan
eskolaren eta kirolaren arteko loturen zergatiak era zabalago batean azaltzen
da, bai eta erakunde haundi baten ikuspegitik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario