domingo, 5 de octubre de 2014

Juanjo eta Xabiren arteko elkarrizketa

Juanjo Garrantxo eta Xabi Etxenikeren arteko elkarrizketa

Orain dela bi aste, irakaskuntza funtzioan gure txikitako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko esan ziguten. Momentu horretan bertan, garbi neukan Juanjo Garrantxori egin behar niola elkarrizketa, asko miresten dudan irakaslea delako, bai bere klaseak emateko eragatik, bai bere izateko eragatik, bai eta ikuspuntu oso antzekoak ditugulako. 

Juanjo Garrantxo Gorputz Hezkuntzako irakaslea da Irain eskolan orain dela 13 urtetik , baina lehenagotik  bortziri mailan eta Irunen klaseak eman ditu. Juanjo nire Gorputz Hezkuntzako irakaslea izateaz gain, nire atletismoko entrenatzailea izan zen, horregatik gaur egun oraindik harremana mantentzen dugu, bai mezu elektronikoen bidez, bai eta asteburu batzuetan elkarrekin geratzen garelako. Hori dela eta elkarrizketa hau egiteko proposatu nion unetik baiezkoa eman zidan. Baina herri desberdinetakoak garenez eta nik kirol asko praktikatzen ditudanez, zailtasunak izan ditugu elkarrekin kafe bat hartzeko, baina atzo goizean tarte hori topatu genuen. Elkarrizketa euskaraz egin dugu, eta  43 minutu eta 17 segundokoa izan da grabatutakoaren arabera, baina egitan goiz guztia pasa dugu hizketan, ia 3 ordu.

Elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait, nire irakasle ohia gehiago ezagutzeko balio izan didalako, bai eta berarekin oso identifikatuta sentitzen naizelako.Bide oso antzekoak eraman ditugulako orain arte, bai kirol munduan bai eta ikasketen munduan. Juanjo, nire antzera, espainia mailan ibili da atletismoan, baina naiz eta kiroletan oso ona izan, berak garbi zeukan irakasle izan nahi zuela. Hori dela eta une batean aukeraketa gogor bat egin behar izan zuen, kirola edo ikasketak. Berak esan zidanez ez zuen pentsatu ere, bazekielako atletismotik bizitzea oso zaila zela, eta bere txikitako ametsa irakasle izatea zenez, ikasketen bidea jarraitu zuen. Biak zientzietatik jo dugu, eta orain nire irakasleak egindako karrera bera egiten ari naiz, Lehen Hezkuntza. Hori dela eta  garbi daukat bere bide oso antzekoa egin nahi dudala, nire helburua Gorputz Hezkuntzako irakasle izatea delako. Horregatik elkarrizketa oso baliagarria izan zait, nire egoera berdinean zegoen pertsona baten iritzi eta ibilbidea jakitea.

Horretaz gain, gaur egun indarrean dauden hainbat gairen  inguruan bere iritzia jakitea asko gustatu zait. Hala nola gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan, irakasleen autoritatearen inguruan, teknologia berrien ekarpenaren inguruan, gaur egungo gizartean eman diren aldaketa ugariren inguruan, bai eta bere garaitik gaur egunera arte eman diren aldaketen inguruan gehiago jakiteko ere. Garbi geratu zait ikuspuntu oso antzekoak ditugula, bai erakusteko moduan, gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan,..

Hau guztiagatik, asko gustatu zait Juanjorekin izandako elkarrizketa, eta oraindik gehiago miresten dut. Primeran portatu da, etorkizunari begira animatu dit eta primerako irakaslea izango naizela ziurtatu dit. Gainera, hainbat aholku eman dizkit, guztiz aintzat hartuko ditudanak. Orokorrean niretzat plazer bat izan da elkarrizketa hau egitea, eroso sentitu naizelako eta dena oso naturala izan delako.




1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut

    Oharra:
    Argi dago emankorra izan dela elkarrizketa hori!
    Zure irakasle perfila pentsatzen hasi behar duzunerako ere komeini zaizu Juanjorengana jotzea.
    IPINI IZENBURUA MEZUEI!


    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ResponderEliminar