Elkarrizketa egin berri dut, Mertxe, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako nire irakasle ohiari. Joan den egunean ikastetxera deitu nuen eta berarekin geratu nintzen. Gaur, klaseak amaitutakoan eskolan bertan izan dugu hitzordua. Haren ikasleak "agur Mertxe" esanez alde egin dute eta orduan mahai baten ondoan eseri gara.
Oso pozik jarri da lehen hezkuntzako gradua ikasten nagoela esan diodanean eta graduari buruz hitz egiten hasi gara. Berak betidanik maistra izan nahi izan duela esan dit eta nahiz eta aukera asko izan ez zuela batere zalantzarik eduki. Haur eta Lehen hezkuntzaren arteko aukeraketa horren zergatiari buruz galdetu diot eta 6 urtetik gorako umeak nahiago dituela esan dit, matematika eta horrelako gaiak ematea gustatzen zaiolako. Bera, hain zuzen ere, matematika ematen dabil, orain dela bi urte utzi baitzuen tutore papera. Oso identifikatua sentitu naiz.
Irakaskuntzan ia gauza guztiak politak direla esaten du eta gauzarik zailena integratzen ez diren ume kanpotarrak taldean integratzea edo euskara maila ona duen gela batean ume erdaldun berri bat sartzea direla aipatu dit.
Egoera zailen inguruan ez dugu asko hitz egin baina, etxean arazoak dituzten umeen inguruan mintzatu gara eta arazoei lankideekin batera beti irteera bilatu dietela esan dit.
Irakasle formazioaren inguruan bere ustez, inoiz ez dela guztiz ikasten ziurtatu dit, praktikak inoiz ez direla nahikoak etab. Irakasleek ikastaroak egiten dituzte eta apur bat hemendik, beste apur bat handik hartuz irakasle bizitza osoan zehar zerbait berria ikasten dela dio.
Mertxeren ustez, irakasle on batek gogoak behar ditu. Klasera joateko gogoak, umeak hezteko gogoak, ikasgelan berritzeko gogoak etab. Beti lehen eguna balitz bezala klasera joateko jarrera du oraindik, nahiz eta urte piiiiiilo daraman irakaskuntzan. Hau da, hain zuzen ere, nik nahi dudana eta niri horrelako irakaslea izatea gustatuko litzaidake.
Berak gauzak askotan "bere erara" egiten ditu eta horretaz oso harro dago.
Izugarri gustatu zait Mertxerekin izandako elkarrizketa; asko animatu nau eta primerako irakaslea izango naizela ziurtatu dit. Honetaz aparte, hainbat aholku eman dizkit, etorkizunean guztiz aintzat hartuko ditudanak. Oso oso eroso egon naiz eta oso naturala izan da bion arteko elkarrizketa.
Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
ResponderEliminarPost hau ikusi dut
Oharra:
Nolako gauza ederra! Zuk mirestutakoak horrelako iritzia zutaz izatea! Ni ere pozten nau horrek.
Egitekoa
Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).
Azalpena puntuka:
Hiru pausu dira:
1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
2) zerrenda horren sailkapena egin
3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.