Debekaturiko
Hezkuntza
Gaur egungo hezkuntza sistemaren
porrot akademikoa oso altua
da, baina honen arrazoia zein da, ikasle kaxkarrak ditugula, hezkuntza sistema
gaizki dagoela edo gaur egungo irakasleak gaizki erakusten dutela?
Gure ustez, arazoa ez dago ikasle
edo irakasleetan, hezkuntza sisteman baizik. Hezkuntza sistema, gehien bat
estudiatzera zentratuta dago, gauzak buruz ikastera, kanpoko munduarekin ezer
ikustekorik izan gabe eta gobernuari interesatzen zaizkion gizakiak sortzera
bideratuta dago. Hezkuntza sistema ez dago zentratuta pertsona beraren
esentzian, ez dizkiete erakutsi beharrezkoak diren balioak, hala nola,
kuriositatea, sormena, jakin mina… Horien lekuan, aginduak betetzen,
militarizatzen dituzte… Horrela haurrak isilarazten dituzte eta beraiek benetan
sentitzen dutena ez diete azaleratzen uzten. Baina eredu honekin ez dituzte
bizitzarako formatzen, lan konkretu batzuk egiteko formatzen dituzte, makina batzuk
baginan bezala.
Oraingo hezkuntza sisteman, ikasleei erantzuna
zuzenean ematen zaie, beraien kabuz ezer ikertu gabe. Horrela umeek ez dute
ezer ere ikasten, esaten dietena sinesten dute eta buruz ikasten dute. Irakasle
gehienek umeen okerrak ez dituzte onartzen, baina umeak okertzean ikasten
dutela pentsatu beharko lukete okerrengandik ikasten delako. Aristotelesen
esaldi famatu honetan ideia hau garbi islatzen dela uste dugu “Lo que tenemos que aprender lo aprendemos haciendo”.
Guztiz ados gaude autore honekin, umeak eginez ikasten dituztela gauzak,
ikusten eta bizitzen dena irakurtzen dena baino askoz hobeto barneratzen baita.
Hau gutxi balitz, hezkuntza sistema
honek, ikasleak beraien artean lehiatzera behartzen ditu, ahalik eta notarik
altuena lortzearren. Horrela notaren arabera ikasleak klasifikatu egiten
dituzte, eta nota minimo batera ailegatzen ez dena, hezkuntza sistemak ikasle
hori ez du onartzen. Gainera indibidualismoa, materialismoa…bultzatu egiten
dute, eta alde batera uzten dituzte zoriontasuna, askatasuna, bakea….
Bestalde, harritu eta interesgarria
iruditu zaigun datu hau azpimarratu nahiko genuke: 5 urtera arte haurren %98a
jenioak direla, eta urteak aurrera joan ahala, %10a bakarrik norbanakoaren izaera
biologiko hori garatzen jarraitzen dutela. Hori dela eta, gure ustez, norberak
bere helmugak eta bere ibilbidea garatu behar du, bere iritzia besteenaren
gainetik mantenduz, eta nahiz eta behin baino gehiagotan zerbait gaizki egin,
eta asko kostatu arren, horrela gure ametsak eta nahiak betetzeko.
Hori dela eta, bideoan agertzen den
ideiarekin ados gaude, eta gaur egungo hezkuntza sistema aldatu behar dela uste
dugu, pertsona norberaren izaera garatzeko eta hezkuntzak behingoz gure
bizitzarako baliagarria izateko, bai eta benetako balioak transmititzeko.
Guztiontzako mezu berdintsu, oharren batekin.
ResponderEliminarPost hau ikusi dut
Oharra:
Orri bi horiek aipatzen dituzue, baina ez duzue diskurtsuan txertatzen, horietan esaten denak garrantzirik ez baleuka legez.
Badauka eta hor esaten direnen kontra bazaudete, kontra idatzi behar, baina kontuan hartu, behintzat, bai. Diskurtsoa eraikitzeko bidean hori ere badago-eta.