jueves, 2 de octubre de 2014

DEBEKATURIKO HEZKUNTZA



Debekaturiko Hezkuntza

Gaur egungo hezkuntza sistemaren porrot akademikoa oso altua da, baina honen arrazoia zein da, ikasle kaxkarrak ditugula, hezkuntza sistema gaizki dagoela edo gaur egungo irakasleak gaizki erakusten dutela?
Gure ustez, arazoa ez dago ikasle edo irakasleetan, hezkuntza sisteman baizik. Hezkuntza sistema, gehien bat estudiatzera zentratuta dago, gauzak buruz ikastera, kanpoko munduarekin ezer ikustekorik izan gabe eta gobernuari interesatzen zaizkion gizakiak sortzera bideratuta dago. Hezkuntza sistema ez dago zentratuta pertsona beraren esentzian, ez dizkiete erakutsi beharrezkoak diren balioak, hala nola, kuriositatea, sormena, jakin mina… Horien lekuan, aginduak betetzen, militarizatzen dituzte… Horrela haurrak isilarazten dituzte eta beraiek benetan sentitzen dutena ez diete azaleratzen uzten. Baina eredu honekin ez dituzte bizitzarako formatzen, lan konkretu batzuk egiteko formatzen dituzte, makina batzuk baginan bezala.
 Oraingo hezkuntza sisteman, ikasleei erantzuna zuzenean ematen zaie, beraien kabuz ezer ikertu gabe. Horrela umeek ez dute ezer ere ikasten, esaten dietena sinesten dute eta buruz ikasten dute. Irakasle gehienek umeen okerrak ez dituzte onartzen, baina umeak okertzean ikasten dutela pentsatu beharko lukete okerrengandik ikasten delako. Aristotelesen esaldi famatu honetan ideia hau garbi islatzen dela uste dugu “Lo que  tenemos que aprender lo aprendemos haciendo”. Guztiz ados gaude autore honekin, umeak eginez ikasten dituztela gauzak, ikusten eta bizitzen dena irakurtzen dena baino askoz hobeto barneratzen baita.
Hau gutxi balitz, hezkuntza sistema honek, ikasleak beraien artean lehiatzera behartzen ditu, ahalik eta notarik altuena lortzearren. Horrela notaren arabera ikasleak klasifikatu egiten dituzte, eta nota minimo batera ailegatzen ez dena, hezkuntza sistemak ikasle hori ez du onartzen. Gainera indibidualismoa, materialismoa…bultzatu egiten dute, eta alde batera uzten dituzte zoriontasuna, askatasuna, bakea….
Bestalde, harritu eta interesgarria iruditu zaigun datu hau azpimarratu nahiko genuke: 5 urtera arte haurren %98a jenioak direla, eta urteak aurrera joan ahala, %10a bakarrik norbanakoaren izaera biologiko hori garatzen jarraitzen dutela. Hori dela eta, gure ustez, norberak bere helmugak eta bere ibilbidea garatu behar du, bere iritzia besteenaren gainetik mantenduz, eta nahiz eta behin baino gehiagotan zerbait gaizki egin, eta asko kostatu arren, horrela gure ametsak eta nahiak betetzeko.
Hori dela eta, bideoan agertzen den ideiarekin ados gaude, eta gaur egungo hezkuntza sistema aldatu behar dela uste dugu, pertsona norberaren izaera garatzeko eta hezkuntzak behingoz gure bizitzarako baliagarria izateko, bai eta benetako balioak transmititzeko.

Azkenik, La Educacion Prohibidaren kontrako bi orri aurktitu ditugu, hemen agertzen diren ideiak kritikatzen.

1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsu, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut
    Oharra:

    Orri bi horiek aipatzen dituzue, baina ez duzue diskurtsuan txertatzen, horietan esaten denak garrantzirik ez baleuka legez.
    Badauka eta hor esaten direnen kontra bazaudete, kontra idatzi behar, baina kontuan hartu, behintzat, bai. Diskurtsoa eraikitzeko bidean hori ere badago-eta.

    ResponderEliminar