lunes, 6 de octubre de 2014

Jaione eta Xabiren arteko elkarrizketa

Jaione eta Xabiren arteko elkarrizketa


Nik aukeratu dudan irakaslea Jaione Bengoetxea izan da, bera Ibarrakoa da baina klaseak Ordizian ematen ditu, Oianguren institutuan , ingeleseko irakasle bezala ibiltzen da, baina frantsesa ere irakasten du. Elkarrizketa egiteko eskola ondoko taberna batera joan ginen kafe bat hartzera eta bertan ordu bat egon ginen hizketan.

Neretzako Jaione oso garrantzitsua izan da nire ikasketetan zeren eta bera gabe ez nintzateke hemen egongo, ezaguna nuen institutura iritsi baino lehen nire arrebari klaseak ematen zizkiolako orduan oso gertutik behatu nau eta honek asko lagundu dit nire ikasketak aurrera eramatera eta horregatik aukeratu dut nire irakasle miresgarri bezala.

Elkarrizketa momenturo konfiantza osoz egin nuen urte asko daramatelako berarekin hizketaldi luzeak edukitzen, orduan ez nuen izan arazorik bere bizitza pribatuaz galdetzeko, beste irakasle batekin arazo gehiago izango nituen. Elkarrizketa honetan gauza asko irakatsi dizkit irakaskuntzari buruz eta oso interesgarria iruditu zait zeren eta irakatsi dit zer sentitzen duen klaseak ematean eta kontatu dizkidan gauza asko hunkigarriak izan dira, baina esan didanez gauza txarretatik asko ikasten dela eta gauza onak betirako gogoratzen direla.

Berak esan didanez berari erakutsi zioten irakaste metodoa ez zen izan onena,berak asko ikasi duela esperientziarekin baina ikusten duela gaur egun irakasleak pixkanaka prestatuagoak irteten direla.Esan didanez garrantzitsuenak berarentzako dela egiten duguna maitatzea eta honekin lortzen duguna da ikasleei gauza onak transmititzen dizkiegu.

Amaitzeko animo asko eman zizkidan ikasketekin,eta esan zidanez denbora aprobetxatzeko eta momentu guztiak disfrutatzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario