Egun hauetan bilatutakoarekin eta pasaden urtean egindakoa kontuan izanda, konturatu egin gara askotan ez garela irekitzen besteengandik gauza berriak ikastera gure kulturara itxita gaudelako. Gainera, gainontzeko herrialdeetatik gauza ezberdin asko ikas daitezke eta hori, umeen etorkizunerako garrantzitsua iruditzen zaigu, Modu horretan, ez dituzte izango hainbeste aurreiritzi eta askoz errezago izango da kultura ezberdinetako jendearekin tratatzea. Bestalde, guretzat baliogarria izan dela esan dezakegu, ohartu egin gara herrialde askotan gauzak asko aldatzen direla gure kulturarekin alderatuz (hezkuntza, janaria, musika..).
Guzti honek etorkizun batean irakasleak izaterako orduan oso lagungarria izango zaigu ikasle bakoitza modu egokian tratatzera eramango gaituelako, hau da, haien kultura gainetik ezagutuz jakingo dugu ume bakoitzarekin nolako jarrera izan. Guzti hau ikasgeletan sartzea gustatuko litzaiguke oso interesagarria izan daitekelako eta umeak aberastuko liratekeelako kulturalki. Honekin batera, arraza ezberdinetako ikasleen artean mespretxuak gutxitzea eta haien arteko harremanak hobetzea lortuko zen.
Hasieran aipatu dugun bezala, pasaden urtean ordu batzuk eman genituen kultura ezberdinetako janariak eta musika ezagutzen. Oso interesagarria iruditu zitzaigun baina kultura gehiago ikertzeko gogoekin gelditu ginen eta aukera hau egokia iruditu zitzaigun gure jakin-min hori asetzeko. Horretarako hainbat bideo eta web orrialde bisitatu ditugu horien artean; kultur-harremanei buruzko bideoa (2:50 mintura arte).
.jpg)
No hay comentarios:
Publicar un comentario