domingo, 5 de octubre de 2014

Ana eta Anne Bengoaren arteko elkarrizketa.


Klasean irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola esan ziguten momentutik nik argi izan nuen nire hirugarren eta laugarren mailako irakasleari egingo niola, Ana. Berarengana joan nintzenean eta elkarrizketarena kontatu nionean oso pozik eta inolako arazorik gabe onartu egin zuen. Orduan, arratsalde batean geratu ginen.

Hasieran esan dit bera txikitatik irakasle izatera jolasten zuela eta umeak betidanik asko gustatu zaizkiola. Baina bere izeba irakaslea izatea eragin handia izan zuela aipatu dit, berarekin betidanik oso harreman ona eduki duelako. Baina harritu egin didana izan da esan didanean ez zitzaiola bat ere ez gustatzen nolako andereñoa zen bere izeba eta berak andereñoa izan nahi zuela bere izebak egiten zuenaren guztiz kontrakoa egiteko.
Asko gustatu zait momentu polit baten inguruan galdetu diodanean eman didan erantzuna; izan ere, berak oso momentu gogor bat bizi izan zuen duela pare bat urte eta hilabete batzuk lan egin gabe egon zen. Kontatu dit momentu polit asko bizi izan dituela irakasle moduan daraman 26 urte hauetan, baina zalantzarik gabe politenetako bat eta inoiz ahaztuko ez duena gaixorik egondako denbora horretan bere ikasleen aldetik jasotako maitasuna izan dela esan dit. Bere ikasleak eskutitzak idazten zizkietelako animoak ematen eta ikastolara bizitan joaten zenean ematen zizkioten musu eta besarkadak indar handia ematen zizkiotelako bere gaixotasunari aurre egiteko. Erantzun honekin argi utzi dit ikasleen eta irakasleen artean oso harreman sendoak sortzen direla.
Anaren ustez,  irakasle on bat izateko zure lana gustukoa izan behar duzu, bera bezala astelehenero gogo handiz klasera joateko eta umeei gauza berriak irakasteko nahiarekin. Berarentzat oso polita da ikustea nola umeek ikasten dituzten gauzak bera irakatsi dizkien eta horregatik nahiago izan du lehen hezkuntzako irakaslea izatea eta ez haur hezkuntzakoa, bere ustez umeen aurrerapenak nagusiagoak direnean ikusten direlako.
Anari unibertsitatetik ondo prestatuak ateratzen garen galdetu dionean ezetz erantzun dit eta komentatu dit bere ustez praktikak lehenengo urtetik egin behar zirela gehien ikasten den tokia delako.
Bukatzeko teknologia berrien inguruan galdetu egin diot eta bere erantzuna izan da oso egokia iruditzen zaiola arbel digitalak eta antzeko gauzak klasea emateko orduan erabiltzea, gainera esaten du umeek arreta gehiago jartzen dutela.


Esan beharra daukat elkarrizketa egiten egon garen denboran oso gustura egon naizela kontatu dizkidan gauzak entzuten. Gainera hainbat gomendio eman dizkit eta benetan gustukoa baldin badut oso irakasle ona izango naizela esan dit. Ez nahiz bat ere ez damutzen berari elkarrizketa egiteagatik oso interesgarria iruditu zaidalako eta oso gustura egon naizelako.

1 comentario:

  1. Guztiontzako mezu berdintsua, oharren batekin.
    Post hau ikusi dut

    Oharra:
    Gustura irakurri dut. Asko idatzi duzun arren, gehiago jakiteko gogoz uzten duzu irakurlea. Seinale ona da hori!



    Egitekoa
    Ikasitako gauzen zerrenda egin behar duzu, zerrenda hori antolatu behar duzu sailkapen bat eginaz; hori egindakoan, berriro irakurri, agian zerbait gehiago ere bururatuko zaizu-eta.
    Hurrengo astean amaituko dugu horixe lantzen (beraz, ekarri behar duzue taldeko guztiok zuonak).

    Azalpena puntuka:
    Hiru pausu dira:
    1) Egin zerrenda bat ikasi dituzuen gauzekin;
    2) zerrenda horren sailkapena egin
    3) Sailik sail berriro irakurri, ea ideia gehiago badatozkizun.

    ResponderEliminar