domingo, 30 de noviembre de 2014

GURASOEKIN BERE SEMEAREN INGURUKO TUTORETZA - DONGOU LH 1.MAILA




Dongou Kataluniatik etorri den ume bat da. Bere gurasoak atzerritarrak dira eta ez dakite euskaraz. Umeak ez daki euskaraz aritzen eta gainera, oso bihurria da. Klasera heltzean beste umeak aztoratzen ditu.

Klasean ez dago geldi, denbora guztian eserlekutik altxatzen da eta besteen gauzak hartzen ditu errespeturik gabe.

Gero eta hobeto aritzen da klasean eta bere euskara maila hobetzen doa; hala eta guztiz ere, tutore moduan, ikastetxeko orientatzailearekin batera bere gurasoekin tutoretza bat egitea erabaki dut.

Aranbizkarra eskolako guraso bilera - LH 1.maila




Aranbizkarra ikastolako guraso bilera urte honetan ikastetxeak dituen helburuak eta arauak gurasoei transmititzeko helburuarekin burutu da. Bertan ikastetxeko zerbitzuetaz ere hitz egin da, batez ere autobus eta jantoki zerbitzuei buruz. Gurasoei haien seme-alabek izango dituzten irteeren inguruan ere hitz egin zaie, urte honetan ikasleak Mirandaolara, sendavivara eta Zugarramurdira eramateko intentzioa dugula ere esan zaie.

Bilerari amaiera emateko, Aranbizkarrako ikasleen gurasoei beken inguruan eman zaie informazioa  ahal izanez gero diru laguntzak jaso ditzaten.

miércoles, 29 de octubre de 2014

Mapa konzeptualaren azalpena

Mapa Kontzeptualaren azalpena

1)  Lehenik eta behin hezkuntza arloaren inguruan aritu gara, hezkuntza sistemaren eraginari buruz, klaseak emateko erari buruz,, hezkuntza lan mundurako pertsonak eraikitzeko tresna dela, umeak kontrolatu eta hezitzeko metodoak, euskera bultzatzeko metodo desberdinak, bai etabeste hainbat gauzei buruz hezkuntza arloarekin zerikusia dutenak. Eta guzti hau, hezkuntza egoki bat izateko baliagarriak direla uste dugu, hori dela eta idea garrantzitsuak direla uste dugu.

2)Politikak gaur egungo hezkuntza sistemarekin lotura zuzena duenez, gure bigarren ideia garrantzitsu bezala hartu dugu, bertan honen eragina hezkuntza sisteman eta klase sozialen arteko desberdintasuna bai aukerarengatik, bai baliabideengatik, bai eta lanpostuak lortzeko moduarengatik.

3)Hirugarrenik, aldaketa asko gertatu direnez lehenagoko hezkuntza sistematik gaur egungo hezkuntza sistemara, aldaketa horiek aipatzea garrantzitsua dela uste dugu. Horregatik, hainbat aldaketa garrantzitsu aipatu ditugu: Ikasleen jarrera aldaketa, klaseak emateko metodoaren aldaketa, irakaslearen autoritatearen galera, bai eta teknologia berrien ekarpena hezkuntzan gaur egun.

4) Azkenik, beste hainbat atal garrantzitsu aipatzen zirela uste dugu, hori dela eta beste atal garrantzitsuen lehioa ideki dugu, bertan gurasoek sor ditzazketen aldaketa eta hainbat egoera zailetatik ateratzea.

domingo, 26 de octubre de 2014

BALORE-HEZKUNTZA

Hezkuntzan balore egokien transmizioa ezinbestekoa dela uste dugu, horren ondorioz, gai honen inguruan ikerketa batzuk egin ditugu. Benetan beharrezkoak diren baloreak transmititzea umeentzako nahiz irakasleentzako derrigorrezkoa da. Beraz, horrela planteatu dugu gai hau:

  • ZER DA?
-Klase guztietan haurrei mundu errealean beharrezkoak diren balioak irakastea ,horrela, sozializazioan oinarri bat jartzeko
-Klase honetan irakasleek parte hartuko dute, ez kanpoko pertsonek, eta horrela haiek ere benetan beharrezkoak diren baloreez konturatuko dira.
  • ZERTARAKO? 
-Umeek eskolan transmititzen diren baloreez gain eguneroko bizitzarako ezinbestekoak diren baloreak zein diren jakiteko.
-Irakasleek balore batzuen garrantziaz ohar daitezen.
-Bizitza errealean beharrezkoak eta baliagarriak diren baloreak transmititzeko.
  • NON?
-Ikasgeletan batez ere
-Eskolaz kanpoko ekintzetan.
  • NOIZ?
-Batez ere, klase orduetan.
-Baina baita ere, patio orduetan, eskolatik kanpo eta bizitzako ekintza guztietan balore egokien transmisioa ezinbestekoa da
  • NOLA?
-Ume guztiak berdin tratatzen.
-Bideoak eta argazkiak erakutsiz.
-Irakasleekin batera ekintza ezberdinak burutuz, non errespetua, partaidetza, elkarri laguntzea eta horrelako baloreak lantzen diren.
  • ZERGATIK?
-Umeen arteko harremanak hobetzeko.
-Eguneroko bizitzan arazorik ez izateko.
-Etorkizunean persona onak izateaz gain, umeek sozializatzean erraztasun handiagoa izateko.

lunes, 20 de octubre de 2014

Mindomo elkarrizketaren ideia


Make your own mind maps with Mindomo.

domingo, 12 de octubre de 2014

Hezkuntza eta kirola (atletismo eta futbola)

Hezkuntza eta Kirola (atletismo eta futbola)

Kirola eta hezkuntza, nahiz eta oso ikuspuntu desberdinak izan, batak umeak etorkizunerako formatzeko helburua duelako, eta besteak pertsonen osasuna hobetzen duelako, aktibitate fisikoak eginez, lotura estua dute elkarren artean.


Guk txikitatik kirola praktikatu izan dugu, eta gure entrenatzaileen bidez, eskolaren bidez eta gure familiaren bidez, kirola nola praktikatu erakutsi digute. Balore konkretu batzuk transmititu nahirik. Lehengo urtean, guri entrenatzaile izatea tokatu zitzaigun. Baina hori baino lehenago ere, haurrekin kirola praktikatu izan dugu. Edozein momentutan, kalean, lagun baten haurrarekin, zure gurasoen lagun baten semearekin … topatzean, segidan beraiekin jolasten hasten gara, haurrak barnean daukan energia guztia kanporatzeko, eta denbora dibertigarri bat zurekin pasatzeko. Guk txikitan egiten genuen antzera.


Orain kirol entrenatzaileak  gara, atletismoan eta futbolean, eta 10 urteko haurrak entrenatzen ditugu. Hasieran entrenamendu eta partiduetan  elkarren arteko erlazioa handitu egiten da, balore batzuk transmititzen dira, hala nola dibertsioa, entretenimendua, alaitasuna …  Gainera bizitza ezagutzeko baliagarria da, kirolaren bitartez, kirol ezberdinak ezagutzen direlako, toki ezberdinak, tresna ezberdinak. Horretaz gain haurraren imajinazioa landu egiten da, eta garrantzitsuena, beste pertsonekin kirolaren bitartez harremana estutu egiten da.Hau dena, guk bizitutakoarekin ikasi dugu, eta hori transmititzen saiatu ginen.


Guri txikitan gertatzen zitzaigun eta edozein haurri gaur egun gertatzen zaie, bai eta guk entrenatutako txikiei ere, kirola praktikatzean. Bertan modu batean, errealitatea alde batera uzten dugu kirola praktikatzen ari garen bitartean, disfrutatzen bakarrik zentratzen gara, eta taldean praktikatzen diren kiroletan, laguntasuna, konpromisoa, eskuzabaltasuna … lantzen dira. Eta orain konturatu gara heldutasunera iristerakoan ezaugarri horiek, baliogarriak  direla, umearen formakuntzarako balio garrantzitsuak baitira. Gainera, lehiakortasuna ere landu egiten da, eta gaur egungo hezkuntzan, nahiz eta ideia honekin ez oso konforme egon, lehiakortasuna garrantzitsua da, bai nahi dugun karreran sartzeko, bai lana lortzeko orduan. Beraz kirola praktikatzearen poderioz, balore guzti hauek ikasi genituen, eta gure helburua, balore horiek berak transmititzea da.


Baina denbora pasa ahala,  entrenamenduak aurrera joan ahala, partidak galtzen hasten direnean … konturatu gara benetan kirolak ere alde txarrak dituela, hau da, dena ez da erakusten diguten bezalakoa.. Adibidez, guk haurrei entrenatzerakoan, beti taldeetan zegoen haur, potoloa edo “txarra” izaten dena, irainak jasotzen dituena beste haurrengatik bere taldean ez dutelako  egotea nahi edo txarra delako soilik. Irainez gain batzuetan baztertze soziala ere egiten diote, baita  kasu estremoenetan kolpatu ere. Hori dela eta, ume horrek urte baten inguruan taldea utzi egin zuen, gaizki pasatzen zuelako kirola praktikatzen. Hori gerta ez dadin arau batzuk ezarri behar dira, entrenatzaileak jokabide horiek galarazi behar ditu  eta hezkuntza oinarrizko balore batzuk erakutsi behar dira. Guk momentu horretan irainak galarazi egiten genituen, baina hain gazteak izanda ez genuen egoera bere osotasunean kontrolatzen jakin, haurrak batzuetan oso bihurriak direlako. Honetaz entrenatzaile garenean konturatu gara, kirola beste ikuspuntu batetik hartzen hasi garenean.


Honetaz gain, kiroletan tranpak, aurkariekiko irainak, kolpeak …. Askotan gertatzen dira, galtzen joateagatik, frustrazioagatik, batzuetan aurkariak direlako bakarrik … Kirola nahiz eta oso baketsua iruditu. Gaur egungo lehiakortasun maila asko handitu delako, eta hori umeek ikustean, gauza berdina egiten dute, bere lagunekin eta zaharragoak diren entrenatzaile, lagun, partidu … Askotan guk pertsona bat haserretzean, futbolean partidatik ateratzen genuen, eta horrela ez jokatzeko esaten genien. Baina beste taldekoek ikusita ez zutela beraien portaera aldatzen, eta gureak zirela beti galtzen eta mina hartzen zutenak, azkenean batzuetan hain onak ez izatea ere eskatzen genien, gaur egungo gizarte honetan ausardiarekin jokatzen ez duenari jan egiten diotelako.


Gainera hau ez da bakarrik potoloa, txarra edo aurkaria izateagatik gertatzen. Kasu askotan neskei ere kiroletan ez diete praktikatzen uzten, edo utzi ezkero, garrantzi gutxieneko atalean jartzen diote, futbolean portaera adibidez. Askotan ere neskak gaizki utzi nahi dituzte, parte hartzen utzi ezkero iraintzen diete, edo nahiz eta taldean sartu ez diete aukerarik uzten parte hartzeko. Hori kalean momentu askotan gertatzen zen, eta gure kasuan atletismoan, korrika joaten zirenean mutilak beti abiadura bizkortu egiten zuten neskak atzean utzi nahian, eta pesetan beti beraiek baino gehiago direla erakutsi nahi dute, neskek pesa baxuagoak altxatzean eta ezin dutenean, beraietaz barrezka eta burlaka hasten direlarik.


Baina kasu guzti hauekin kontu handia izan behar da, etorkizunerako umea markatuta uzten dutelako, bai positiboki eta bai negatiboki. Beraien formakuntzan, izateko eran, zelako lagunak dituzten, nola portatzen diren … Asko aldatzen da, eta nahiz eta gure kasuetan gertatutako adibideak denborarekin konpontzen joan diren eta azkenean denak ondo eraman diren, hurbiletik bizitu genituen adibide askotan, iraindua, kolpatua …. Bakarrik gelditzen da, ia lagunik gabe, edo bera baino txikiagoak diren lagun batzuekin jolasten. Hau da bere adineko haur batek izan beharko lukeen bizitza baino bera baino txikiagokoen bizitzara moldatzen dira, eta horrek geroago bere heldutasun mailan, bai eta eskolan afektatu egiten da.


Kasu hauen bitartez, eta 10 urteko haurrak entrenatuz, konturatu gara garbi geneuzkan gauzak, hala nola zein balio transmititu nahi genituen,  nola entrenatu nahi genituen, bai eta zein helbururekin entrenatu genituen … Askotan aldatu egiten direla, beste ikuspuntu batetik ikusten dugunean eta honek erakutsi digu, haurrekin pazientzia gehiago izan behar dugula, irainak, kolpeak … saihestu behar ditugula eta lehiatu beharrean, haurrentzat garrantzitsuena disfrutatzea dela, beraien adinean hori delako garrantzitsuena. Bestalde, hau guztia jakinda, oraindik gogo gehiago dauzkagu haurrak entrenatzeko, oraingoan gutxi gora behera bideratu ditzakegulako, eta oraingoan gure jokabideak , bai eta haurrenak badakigulako nondik jotzen duten. 


Amaitzeko, bideoa honetan eskolaren eta kirolaren arteko loturen zergatiak era zabalago batean azaltzen da, bai eta erakunde haundi baten ikuspegitik.

ESKOLAKO GORPUTZ HEZKUNTZA ORDUAK EZ DIRA NAHIKOAK

EGILEAK: Xabi Fajardo eta Sonia Cardeña
IRAKURLEA: Xabi Etxenike
 
Umeek eskola ordu ugari dituzte, matematika, hizkuntzak, ingurune etab lantzen. Baina, umeak azkenean aspertu egiten dira, haiei gauza praktikoak egitea gustatzen zaielako. Gorputz hezkuntzako ordua heltzean ume gehienak poztu egiten dira, ikasgai horretan asko dibertitzen direlako. Hala eta guztiz ere, ordu horiek ez dira nahikoak, umeek kirola egitea ezinbestekoa delako eta batzuek ez dutelako eskolaz kanpoko kirol ekintzarik egiten.

Horregatik pentsatu dugu klaseak amaitutakoan ekintza batzuk prestatzea. Ekintza hauek guztiz hautazkoak izango dira eta nahi duten umeak joan daitezke. Jarduera hauetan gorputz hezkuntzan egiten diren moduko jolasak egingo ditugu (hala nola, lapurren eta polizien jolasa edo zapiarena). Baita ere, kirol batzuk praktikatuko dira, saskibaloia, futbola edo "volleyball" esaterako. Ekintza hauetan ez da “ona” edo ”txarra” izan behar, umeak ondo pasatzeko egingo baitira. Ume guztiak berdintasunez tratatuko dira eta ez da diskriminaziorik egongo. Horretaz ziur egon.

Hau guztia umeak entretenitzeaz gain, kirolaren praktika bultzatzeko egiten dugu, adin guztietan kirola egitea osasungarria baita.


Gai honen inguruan ikerketa batzuk egin ditugu eta umeekin egiteko jolas berriak ikasi ditugu; oso dinamikoak izateaz gain dibertigarriak direnak. Hainbat web orri bisitatu ditugu, hala nola hau . Orri honek primeran azaltzen ditu jolasak, jarduerako monitoreoi oso baliagarria izan dakigukeena. Youtuben baita ere, kirol jolas desberdinen bideoak agertzen dira eta edozein jolasaren inguruan informa gaitezke. Adibide moduan hau jarriko dugu non abiadurarekin erlazionatutako talde jolasak ageri diren.
 
Hemendik aurrera, biok, gure herriko “multikirol” eta horrelako ekintzen antolaketaz enteratuko gara, haietan monitore gisa aurkezteko. Baita ere, etorkizunean horrelako ekintzak egitea proposatuko diogu praktiketan edo lanean gabiltzan eskolari, jarduera hauek zein garrantzitsuak diren modu askotan argudiatuz.

viernes, 10 de octubre de 2014

Herrialde desberdinetatik bidaiatzen...

Betidanik nahi izan dugu kultura ezberdineko ezaugarriak ezagutzea horren ondorioz, gustatuko litzaiguke etorkizun batean ikastetxetako ordutegian honetara zuzendutako ikasgai moduko bat egotea. Pasaden urtean, gure institutuan honetara zuzendutako hainbat ekintza burutu genituen eta ideia ona iruditu zitzaigun oso gustura egon ginelako eta gauza berri asko ikasi genituelako. Umeek modu dinamikoan lan egin dezaten eta beraien egunerokotasunetik irtetzeko, beste herrieldeetako ohiturak ezagutzeko bideoak eta ekintza desberdinak erabiltzea egokia iruditu zaigu.
Egun hauetan bilatutakoarekin eta pasaden urtean egindakoa kontuan izanda, konturatu egin gara askotan ez garela irekitzen besteengandik gauza berriak ikastera gure kulturara itxita gaudelako. Gainera, gainontzeko herrialdeetatik gauza ezberdin asko ikas daitezke eta hori, umeen etorkizunerako garrantzitsua iruditzen zaigu, Modu horretan, ez dituzte izango hainbeste aurreiritzi eta askoz errezago izango da kultura ezberdinetako jendearekin tratatzea. Bestalde, guretzat baliogarria izan dela esan dezakegu, ohartu egin gara herrialde askotan gauzak asko aldatzen direla gure kulturarekin alderatuz (hezkuntza, janaria, musika..).
Guzti honek etorkizun batean irakasleak izaterako orduan oso lagungarria izango zaigu ikasle bakoitza modu egokian tratatzera eramango gaituelako, hau da, haien kultura gainetik ezagutuz jakingo dugu ume bakoitzarekin nolako jarrera izan. Guzti hau ikasgeletan sartzea gustatuko litzaiguke oso interesagarria izan daitekelako eta umeak aberastuko liratekeelako kulturalki. Honekin batera, arraza ezberdinetako ikasleen artean mespretxuak gutxitzea eta haien arteko harremanak hobetzea lortuko zen.
Hasieran aipatu dugun bezala, pasaden urtean ordu batzuk eman genituen kultura ezberdinetako janariak eta musika ezagutzen. Oso interesagarria iruditu zitzaigun baina kultura gehiago ikertzeko gogoekin gelditu ginen eta aukera hau egokia iruditu zitzaigun gure jakin-min hori asetzeko. Horretarako hainbat bideo eta web orrialde bisitatu ditugu horien artean; kultur-harremanei buruzko bideoa (2:50 mintura arte).

martes, 7 de octubre de 2014

Marga eta Irati Arbinaren arteko elkarrizketa

Marga nire irakaslea izan zen lehen hezkuntzan nahiz eta orain ez jarraitu ikastola berean. Marga oso zintzo hitz egin du eta inolako arazorik gabe kontatu dizikit hainbat istorio. Horren ondorioz, oso gustora egon naiz berarekin eta pentsatuta ez neuzkan hainbat galdera egin ditut inkontzienteki.
Margak ez zeukan oso argi irakasle izan nahi zuen edo ez eta hainbat laguna aukeratu zutelako magisteritza egitea joan egin zen. Dena den, oso argi izan zuen lehen hezkuntza egin nahi zuela, nagusiagoak direlako.Irakasle bezala gauza polit asko daudela esan dit, eta gauza bat aukeratzekotan ilusio handia egiten diola bere irakasle ohi bat agurtzen dionean kaletik urte asko pasa direnean. Bestalde, gurasoekin askotan oso zaila dela lana aurrera eramatea, hau da, guraso askok bere seme-alabak asko defenditzen dituzte eta zaila da arazo batzuk konpontzea. Baina Margak argi dauka berarentzat ez dagoela bere lana baino politagorik eta garrantzi handia ematen dio irakasleen artean giro ona egoteari.
Gainera, orain ez dago lehen hezkuntzako tutore gisa, bere lana orain laguntza klaseak ematea da eta oraindik politagoa iruditzen zaio. Hau oso interesagarria iruditu zait eta hainbat ikasleekin dituen gora-beherak azaldu egin dizkit.Dena den, oso argi utzi egin dit irakasle on bat izateko zure lana maitatu behar duzula, eta ezin zarela egon irakasle gisa bakarrik umeengatik irakasle izateak beste hainbat gauza dituelako bere inguruan. Baita lan kooperatiboa eta formazioa ezinbesteko direla ere. Margak 25 urte darmatza lanean eta lehenengo egunetik ilusio berbera dauka nahiz eta batzuetan gogorra izan aurrera eramatea.
Amaitzeko, magisteritzan praktikak faltan botatzen dituela aitortu dit, hau da, ikasten duzun teoria nola eraman praktikara. Animoak eman dizkit eta hainbat aholku ere. Gainera noizbait bere laguntza behar badut niri laguntzeko prest egongo dela esan dit, espero nuen baino askoz hobeto sentitu naiz berarekin.

lunes, 6 de octubre de 2014

Jaione eta Xabiren arteko elkarrizketa

Jaione eta Xabiren arteko elkarrizketa


Nik aukeratu dudan irakaslea Jaione Bengoetxea izan da, bera Ibarrakoa da baina klaseak Ordizian ematen ditu, Oianguren institutuan , ingeleseko irakasle bezala ibiltzen da, baina frantsesa ere irakasten du. Elkarrizketa egiteko eskola ondoko taberna batera joan ginen kafe bat hartzera eta bertan ordu bat egon ginen hizketan.

Neretzako Jaione oso garrantzitsua izan da nire ikasketetan zeren eta bera gabe ez nintzateke hemen egongo, ezaguna nuen institutura iritsi baino lehen nire arrebari klaseak ematen zizkiolako orduan oso gertutik behatu nau eta honek asko lagundu dit nire ikasketak aurrera eramatera eta horregatik aukeratu dut nire irakasle miresgarri bezala.

Elkarrizketa momenturo konfiantza osoz egin nuen urte asko daramatelako berarekin hizketaldi luzeak edukitzen, orduan ez nuen izan arazorik bere bizitza pribatuaz galdetzeko, beste irakasle batekin arazo gehiago izango nituen. Elkarrizketa honetan gauza asko irakatsi dizkit irakaskuntzari buruz eta oso interesgarria iruditu zait zeren eta irakatsi dit zer sentitzen duen klaseak ematean eta kontatu dizkidan gauza asko hunkigarriak izan dira, baina esan didanez gauza txarretatik asko ikasten dela eta gauza onak betirako gogoratzen direla.

Berak esan didanez berari erakutsi zioten irakaste metodoa ez zen izan onena,berak asko ikasi duela esperientziarekin baina ikusten duela gaur egun irakasleak pixkanaka prestatuagoak irteten direla.Esan didanez garrantzitsuenak berarentzako dela egiten duguna maitatzea eta honekin lortzen duguna da ikasleei gauza onak transmititzen dizkiegu.

Amaitzeko animo asko eman zizkidan ikasketekin,eta esan zidanez denbora aprobetxatzeko eta momentu guztiak disfrutatzeko.

domingo, 5 de octubre de 2014

Ana eta Anne Bengoaren arteko elkarrizketa.


Klasean irakasle bati elkarrizketa bat egin behar geniola esan ziguten momentutik nik argi izan nuen nire hirugarren eta laugarren mailako irakasleari egingo niola, Ana. Berarengana joan nintzenean eta elkarrizketarena kontatu nionean oso pozik eta inolako arazorik gabe onartu egin zuen. Orduan, arratsalde batean geratu ginen.

Hasieran esan dit bera txikitatik irakasle izatera jolasten zuela eta umeak betidanik asko gustatu zaizkiola. Baina bere izeba irakaslea izatea eragin handia izan zuela aipatu dit, berarekin betidanik oso harreman ona eduki duelako. Baina harritu egin didana izan da esan didanean ez zitzaiola bat ere ez gustatzen nolako andereñoa zen bere izeba eta berak andereñoa izan nahi zuela bere izebak egiten zuenaren guztiz kontrakoa egiteko.
Asko gustatu zait momentu polit baten inguruan galdetu diodanean eman didan erantzuna; izan ere, berak oso momentu gogor bat bizi izan zuen duela pare bat urte eta hilabete batzuk lan egin gabe egon zen. Kontatu dit momentu polit asko bizi izan dituela irakasle moduan daraman 26 urte hauetan, baina zalantzarik gabe politenetako bat eta inoiz ahaztuko ez duena gaixorik egondako denbora horretan bere ikasleen aldetik jasotako maitasuna izan dela esan dit. Bere ikasleak eskutitzak idazten zizkietelako animoak ematen eta ikastolara bizitan joaten zenean ematen zizkioten musu eta besarkadak indar handia ematen zizkiotelako bere gaixotasunari aurre egiteko. Erantzun honekin argi utzi dit ikasleen eta irakasleen artean oso harreman sendoak sortzen direla.
Anaren ustez,  irakasle on bat izateko zure lana gustukoa izan behar duzu, bera bezala astelehenero gogo handiz klasera joateko eta umeei gauza berriak irakasteko nahiarekin. Berarentzat oso polita da ikustea nola umeek ikasten dituzten gauzak bera irakatsi dizkien eta horregatik nahiago izan du lehen hezkuntzako irakaslea izatea eta ez haur hezkuntzakoa, bere ustez umeen aurrerapenak nagusiagoak direnean ikusten direlako.
Anari unibertsitatetik ondo prestatuak ateratzen garen galdetu dionean ezetz erantzun dit eta komentatu dit bere ustez praktikak lehenengo urtetik egin behar zirela gehien ikasten den tokia delako.
Bukatzeko teknologia berrien inguruan galdetu egin diot eta bere erantzuna izan da oso egokia iruditzen zaiola arbel digitalak eta antzeko gauzak klasea emateko orduan erabiltzea, gainera esaten du umeek arreta gehiago jartzen dutela.


Esan beharra daukat elkarrizketa egiten egon garen denboran oso gustura egon naizela kontatu dizkidan gauzak entzuten. Gainera hainbat gomendio eman dizkit eta benetan gustukoa baldin badut oso irakasle ona izango naizela esan dit. Ez nahiz bat ere ez damutzen berari elkarrizketa egiteagatik oso interesgarria iruditu zaidalako eta oso gustura egon naizelako.

Juanjo eta Xabiren arteko elkarrizketa

Juanjo Garrantxo eta Xabi Etxenikeren arteko elkarrizketa

Orain dela bi aste, irakaskuntza funtzioan gure txikitako irakasle miresgarri bati elkarrizketa bat egiteko esan ziguten. Momentu horretan bertan, garbi neukan Juanjo Garrantxori egin behar niola elkarrizketa, asko miresten dudan irakaslea delako, bai bere klaseak emateko eragatik, bai bere izateko eragatik, bai eta ikuspuntu oso antzekoak ditugulako. 

Juanjo Garrantxo Gorputz Hezkuntzako irakaslea da Irain eskolan orain dela 13 urtetik , baina lehenagotik  bortziri mailan eta Irunen klaseak eman ditu. Juanjo nire Gorputz Hezkuntzako irakaslea izateaz gain, nire atletismoko entrenatzailea izan zen, horregatik gaur egun oraindik harremana mantentzen dugu, bai mezu elektronikoen bidez, bai eta asteburu batzuetan elkarrekin geratzen garelako. Hori dela eta elkarrizketa hau egiteko proposatu nion unetik baiezkoa eman zidan. Baina herri desberdinetakoak garenez eta nik kirol asko praktikatzen ditudanez, zailtasunak izan ditugu elkarrekin kafe bat hartzeko, baina atzo goizean tarte hori topatu genuen. Elkarrizketa euskaraz egin dugu, eta  43 minutu eta 17 segundokoa izan da grabatutakoaren arabera, baina egitan goiz guztia pasa dugu hizketan, ia 3 ordu.

Elkarrizketa oso interesgarria iruditu zait, nire irakasle ohia gehiago ezagutzeko balio izan didalako, bai eta berarekin oso identifikatuta sentitzen naizelako.Bide oso antzekoak eraman ditugulako orain arte, bai kirol munduan bai eta ikasketen munduan. Juanjo, nire antzera, espainia mailan ibili da atletismoan, baina naiz eta kiroletan oso ona izan, berak garbi zeukan irakasle izan nahi zuela. Hori dela eta une batean aukeraketa gogor bat egin behar izan zuen, kirola edo ikasketak. Berak esan zidanez ez zuen pentsatu ere, bazekielako atletismotik bizitzea oso zaila zela, eta bere txikitako ametsa irakasle izatea zenez, ikasketen bidea jarraitu zuen. Biak zientzietatik jo dugu, eta orain nire irakasleak egindako karrera bera egiten ari naiz, Lehen Hezkuntza. Hori dela eta  garbi daukat bere bide oso antzekoa egin nahi dudala, nire helburua Gorputz Hezkuntzako irakasle izatea delako. Horregatik elkarrizketa oso baliagarria izan zait, nire egoera berdinean zegoen pertsona baten iritzi eta ibilbidea jakitea.

Horretaz gain, gaur egun indarrean dauden hainbat gairen  inguruan bere iritzia jakitea asko gustatu zait. Hala nola gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan, irakasleen autoritatearen inguruan, teknologia berrien ekarpenaren inguruan, gaur egungo gizartean eman diren aldaketa ugariren inguruan, bai eta bere garaitik gaur egunera arte eman diren aldaketen inguruan gehiago jakiteko ere. Garbi geratu zait ikuspuntu oso antzekoak ditugula, bai erakusteko moduan, gaur egungo hezkuntza sistemaren inguruan,..

Hau guztiagatik, asko gustatu zait Juanjorekin izandako elkarrizketa, eta oraindik gehiago miresten dut. Primeran portatu da, etorkizunari begira animatu dit eta primerako irakaslea izango naizela ziurtatu dit. Gainera, hainbat aholku eman dizkit, guztiz aintzat hartuko ditudanak. Orokorrean niretzat plazer bat izan da elkarrizketa hau egitea, eroso sentitu naizelako eta dena oso naturala izan delako.




sábado, 4 de octubre de 2014

Luis Otxoteko eta Iñigo Arreseren arteko elkarrizketa

Nik elkarrizketa egiteko aukeratu dudan irakaslea Luis Otxoteko izan da, IES Hirubideko Gizarte Zientzietako irakaslea. Elkarrizketa gasteleraz egin dugu, berak esan didalako nahiago zuela gastelaniaz egitea. Beregana iristea zertxobait kostatu zait, baina nire azkenean berarekin hitz egitea lortu eta gero beregana joan naiz eta bere etxean elkarrizketa egin dugu. Elkarrizketa 40:41 iraundu du eta oso gustora egon naiz berarekin hitz egiten, gainera oso ondo portatu da nirekin bere etxean kafe bat hartzen genuen bitartean. Luis oso pozik jarri da elkarrizketa egiteko berari aukeratu nionean, eta gustora egin du elkarrizketa.

Hasieran beldurra neukan, denbora asko zela ez nuela Luis ikusten, baina berak jarri duen ilusioarekin beldur hori kentzen joan zait. Baita ere, uste nuen ez nintzela kapaza izango 40 minutu hoiek irauntzeko, baina azkenean gustora egon naiz eta ez dut denbora begiratu. Luis aldatuta ikusi dut, helduagoa baina betidaniko grazia eta irribarrearekin, horregatik bera izan da gehien miretsi dudan irakaslean.

Hainbat galdera egin dizkiot beste irakasleren bati ez nizkiola egingo, baina banekien berak erantzungo zidala. Gainera, momentuan okurritu zaizkidan hainbat galdera egin dizkiot benetan haien erantzuna jakitea nahi nuelako.
Elkarrizketan gehien gustatu zaidana izan da berak eman dida aholkua, uste dut baliagarria izango zaidala eta atentzioa deitu zait ez nekiela berak arazoak izan dituela hainbat ikasle eta haien gurasoeki, oso irakasle ona delako.

Beraz, esa dezaket baliagarria izan dela elkarrizketa hau izatea eta eskerrak ematen dizkiodala Luiseri neri eskeinitako denboragatik.

jueves, 2 de octubre de 2014

DEBEKATURIKO HEZKUNTZA



Debekaturiko Hezkuntza

Gaur egungo hezkuntza sistemaren porrot akademikoa oso altua da, baina honen arrazoia zein da, ikasle kaxkarrak ditugula, hezkuntza sistema gaizki dagoela edo gaur egungo irakasleak gaizki erakusten dutela?
Gure ustez, arazoa ez dago ikasle edo irakasleetan, hezkuntza sisteman baizik. Hezkuntza sistema, gehien bat estudiatzera zentratuta dago, gauzak buruz ikastera, kanpoko munduarekin ezer ikustekorik izan gabe eta gobernuari interesatzen zaizkion gizakiak sortzera bideratuta dago. Hezkuntza sistema ez dago zentratuta pertsona beraren esentzian, ez dizkiete erakutsi beharrezkoak diren balioak, hala nola, kuriositatea, sormena, jakin mina… Horien lekuan, aginduak betetzen, militarizatzen dituzte… Horrela haurrak isilarazten dituzte eta beraiek benetan sentitzen dutena ez diete azaleratzen uzten. Baina eredu honekin ez dituzte bizitzarako formatzen, lan konkretu batzuk egiteko formatzen dituzte, makina batzuk baginan bezala.
 Oraingo hezkuntza sisteman, ikasleei erantzuna zuzenean ematen zaie, beraien kabuz ezer ikertu gabe. Horrela umeek ez dute ezer ere ikasten, esaten dietena sinesten dute eta buruz ikasten dute. Irakasle gehienek umeen okerrak ez dituzte onartzen, baina umeak okertzean ikasten dutela pentsatu beharko lukete okerrengandik ikasten delako. Aristotelesen esaldi famatu honetan ideia hau garbi islatzen dela uste dugu “Lo que  tenemos que aprender lo aprendemos haciendo”. Guztiz ados gaude autore honekin, umeak eginez ikasten dituztela gauzak, ikusten eta bizitzen dena irakurtzen dena baino askoz hobeto barneratzen baita.
Hau gutxi balitz, hezkuntza sistema honek, ikasleak beraien artean lehiatzera behartzen ditu, ahalik eta notarik altuena lortzearren. Horrela notaren arabera ikasleak klasifikatu egiten dituzte, eta nota minimo batera ailegatzen ez dena, hezkuntza sistemak ikasle hori ez du onartzen. Gainera indibidualismoa, materialismoa…bultzatu egiten dute, eta alde batera uzten dituzte zoriontasuna, askatasuna, bakea….
Bestalde, harritu eta interesgarria iruditu zaigun datu hau azpimarratu nahiko genuke: 5 urtera arte haurren %98a jenioak direla, eta urteak aurrera joan ahala, %10a bakarrik norbanakoaren izaera biologiko hori garatzen jarraitzen dutela. Hori dela eta, gure ustez, norberak bere helmugak eta bere ibilbidea garatu behar du, bere iritzia besteenaren gainetik mantenduz, eta nahiz eta behin baino gehiagotan zerbait gaizki egin, eta asko kostatu arren, horrela gure ametsak eta nahiak betetzeko.
Hori dela eta, bideoan agertzen den ideiarekin ados gaude, eta gaur egungo hezkuntza sistema aldatu behar dela uste dugu, pertsona norberaren izaera garatzeko eta hezkuntzak behingoz gure bizitzarako baliagarria izateko, bai eta benetako balioak transmititzeko.

Azkenik, La Educacion Prohibidaren kontrako bi orri aurktitu ditugu, hemen agertzen diren ideiak kritikatzen.

miércoles, 1 de octubre de 2014

Mertxe eta Soniaren arteko elkarrizketa.

Elkarrizketa egin berri dut, Mertxe, lehen hezkuntzako 1. eta 2. mailako nire irakasle ohiari. Joan den egunean ikastetxera deitu nuen eta berarekin geratu nintzen. Gaur, klaseak amaitutakoan eskolan bertan izan dugu hitzordua. Haren ikasleak "agur Mertxe" esanez alde egin dute eta orduan mahai baten ondoan eseri gara.
Oso pozik jarri da lehen hezkuntzako gradua ikasten nagoela esan diodanean eta graduari buruz hitz egiten hasi gara. Berak betidanik maistra izan nahi izan duela esan dit eta nahiz eta aukera asko izan ez zuela batere zalantzarik eduki. Haur eta Lehen hezkuntzaren arteko aukeraketa horren zergatiari buruz galdetu diot eta 6 urtetik gorako umeak nahiago dituela esan dit, matematika eta horrelako gaiak ematea gustatzen zaiolako. Bera, hain zuzen ere, matematika ematen dabil, orain dela bi urte utzi baitzuen tutore papera. Oso identifikatua sentitu naiz.
Irakaskuntzan ia gauza guztiak politak direla esaten du eta gauzarik zailena integratzen ez diren ume kanpotarrak taldean integratzea edo euskara maila ona duen gela batean ume erdaldun berri bat sartzea direla aipatu dit.
Egoera zailen inguruan ez dugu asko hitz egin baina, etxean arazoak dituzten umeen inguruan mintzatu gara eta arazoei lankideekin batera beti irteera bilatu dietela esan dit.
Irakasle formazioaren inguruan bere ustez, inoiz ez dela guztiz ikasten ziurtatu dit, praktikak inoiz ez direla nahikoak etab. Irakasleek ikastaroak egiten dituzte eta apur bat hemendik, beste apur bat handik hartuz irakasle bizitza osoan zehar zerbait berria ikasten dela dio.
Mertxeren ustez, irakasle on batek gogoak behar ditu. Klasera joateko gogoak, umeak hezteko gogoak, ikasgelan berritzeko gogoak etab. Beti lehen eguna balitz bezala klasera joateko jarrera du oraindik, nahiz eta urte piiiiiilo daraman irakaskuntzan. Hau da, hain zuzen ere, nik nahi dudana eta niri horrelako irakaslea izatea gustatuko litzaidake.
Berak gauzak askotan "bere erara" egiten ditu eta horretaz oso harro dago.
Izugarri gustatu zait Mertxerekin izandako elkarrizketa; asko animatu nau eta primerako irakaslea izango naizela ziurtatu dit. Honetaz aparte, hainbat aholku eman dizkit, etorkizunean guztiz aintzat hartuko ditudanak. Oso oso eroso egon naiz eta oso naturala izan da bion arteko elkarrizketa.

jueves, 25 de septiembre de 2014

LOMCErik ez!!


 

Ikusi makusi eta ikasi web orria

Hezkuntzaren inguruan informazio gehiago lortu nahi duenak, web orri hau bisitatu dezake, guri informazio interesgarria eta egokia iruditu zaigulako, bai eta hezkuntzaren inguruko informazio zabalagoa eskeintzen ahal duela iruditzen zaigulako.

miércoles, 24 de septiembre de 2014

Hezkuntzaren adibidea


Gaur egungo gizartean hezkuntza sistema zentratuta dago umeei liburuetan ageri dena buruz ikasten, eta horren ondorioz, umeek ez dituzte kontzeptu batzuk barneratzen, hala nola, bertutea, ekimena eta adiskidetasuna.

GAUR EGUNGO HEZKUNTZA






Teknologia garatu bada ere, hezkuntza sistema atzean gelditu da eta horren ondorioz umeak klasean aspertu egiten dira.